EZAUGARRIAK

Garazi ikastola Legutioko udalerrian kokatuta dago. Hau, Arabako iparraldean aurkitzen da, Zuia Koadrilako partaidea delarik. Legutioko udalerria bost herriz osatua dago: Elosua-Olleria eta, Goiain, Legutio (udalerriko herriburua), Urbina eta Urrunaga-Nafarrete.

Garazi Ikastolak bi etapa biltzen ditu: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Lehen Hezkuntza, 1. 2. eta 3. ziklotan banaturik dago. Haur hezkuntzan bi mailatan bi lerro daude eta lehen hezkuntzan lerro bakarra dago.

Gure ikastetxeko ikasle kopurua 207koa da. Hauetatik ehuneko 56-a Lehen Hezkuntzako ikasleak dira. Jantokiko bazkaltiarren bataz bestekoa 72-a da gutxi gorabehera. Garraiatuak ikasleen 34-a dira, bekadunak 35a eta etorkinen kopurua  6,25ekoa da.