IRAKURKETA DIALOGIKOAK

Aurten irakurketa dialogikoak 3 talde ezberdinetan landuko dira, hau da, 3. mailakoak, 4. mailakoak eta 5.-6. mailakoak elkarrekin. Tutoreak eta udaleko psikologoak hartuko dute parte ikasturtean zehar.

Aurten ere, Irakurketa Dialogikoen koordinatzaile bat izendatu da, talde bakoitzean egindako lana bultzatzeko eta ikasturteetan zehar talde bakoitzaren ibilbidea zehazteko.

Herriko elkarte bateren bati edota ikastolako gurasoei luzatuko diegu proposamena: gurekin etortzea irakurtzera. Beste ikasturte batzuetan egindakoagatik, badakigu bai nagusiei bai umeei asko gustatzen zaiela liburu baten istorioak konpartitzea.

NON?

Ikastolako liburutegia lekuz aldatu da aurten, beraz, irkurketak egiteko leku apropos bat izango dugu. Tokiz aldatze horrek giro berezi bat lortzen laguntzen digu.

NOIZ?

Urtero bezala, astean ordubetean arituko gara ekintza honetan, Urritik Maiatzera arte.

HELBURUAK:

  • Ahozko adierazpena hobetzea.
  • Irakurketa maila hobetzea.
  • Irakurtzeko eta ikasteko motibazioa piztea.
  • Besteak entzuten ikastea eta iritzi ezberdinekiko errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Irakurzaletasuna bultzatzea.